4.800 euroan erosi du Baserriberrik Artzai Egunean saritutako Infernuko Gasna

Reyes Ilintxeta 2024ko abu. 26a, 11:59

Artzai Egunaren 56. Edizioa ospatu zen atzo igandean Uharte Arakilen arrakasta handiz. Antonio Alustiza Aresoarrak lortu zuen bere 22. txapela Bat txakurrarekin eta gazta onenaren saria Infernuko Errota gasnategiarentzat izan zen, hirugarren urtez jarraian. 

Aurreko urteotan baino bisitari gehiago gerturatu ziren Uhartera.

Goizean ospatu zen lehiaketarik entzutetsuena Nafarroako Ardi latxaren esne gordinez egindako 43. gazta lehiaketa.  Lekarotzeko Infernuko Gasnak irabazi zuen. Hirugarren urtez jarraian, Julen Arburua artzain eta gaztagile gazteak hartu zuen pozik saria. Enkantean, gazta irabazlea 4.800 euroan erosi zuen Nafarroako hiriburuko Baserriberri jatetxeak.

Berrikuntza gisa, gazta ekologikoaren saria eman da aurten eta lehen edizio honetan Dorraoko Ultxama Gastak jaso zuen saria.

Arratsaldean "Geinbera" zelaian Nafarroako Artzain Txakurren 56. txapelketa ospatu zen eta Irabazlea Antonio Alustiza izan zen  “Bat ” txakurrarekin. Alustizak bi zakurrekin hartu zuen parte Ttiki eta Bat, ama-alabak eta oraingo honetan zakur gaztea gailendu zen, amari erreleboa hartuz txapeldun handi gisa.

Atzokoa izan zen Aresoko artzain honek lortzen duen 22. Txapela.

Bigarren postuan Jorge oteiza eta (Lagun) gelditu ziren. Alustiza eta oteiza izanen dira, beraz, Nafarroa ordezkatuko dutenak Oñatiko nazioarteko txapelketan eta  Euskal Herriko Txapelketan.

Atzoko festan hainbat omenaldi egin zuten: Uharte Arakil eskualdeko albaitari Santos Goñi Larraya erretiro hartu berriari, eta Tafallako Tubal jatetxearen sortzaile Atxen Jimenez Eskiroz iaz hil zena eta urte asko gazta lehiaketan epaile lanetan ibilia zenari. Bestalde atzain berriak ere omendu nahi izan zituzten. Azken urte hauetan lanean hasi diren 20 gazte omendu zituzten artza egunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!