Irantzu Monasterio kaleko etxebizitza batean gizonezko batek labankadaz hil du haren pisukidea gauerdian. Hildakoak 71 urte ditu. Antza, hilketaren egileak berak deitu du udaltzaingora eta gertatutakoaren berri eman. Poliziak dagoeneko atxilotu du, ustez, eta hilketa leporatu dio ustezko egileari. Gertatutakoa ikertzen ari dira.