“Aniztasunean harro” da Nafarroako Gobernuak LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunerako antolatu duen kanpainaren leloa

Nerea Garcia Valencia 2024ko eka. 24a, 13:19

Nafarroan aurrerapausuak ematen ari diren arren, erne egoten jarraitu behar dugu eta aldarrikatzaileak izaten jarraitu behar dugu, eskubideetan aurrera eginez. 

Felix Taberna Nafarroako Gobernuko Berdintasun kontseilariak eta Patricia Abad Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu dute kanpaina astelehen honetan.

Sailburuak adierazi duenez, LGTBI pertsonen eskubideak eta berdintasuna funtsezko elementua dira, eta horretaz kontziente izan behar gara. Gainera, duela gutxi, Nafarroako Parlamentuan, LGTBI kolektiboaren aurkako indarkeriaren behatokiaren ebazpen bat onartu zen, eta Berdintasun Ministerioarekin 028 zenbakia hitzartu da, edozein orientabide, kontsulta edo salaketarako telefono gisa.

Oro har, kanpainak LGTBI aktibismoaren barruan erreferenteak diren pertsonak islatzen ditu. Karteletan agertzen diren hiru pertsonek haien gorputzean dituzten tatuajeen bitartez aniztasuna gure gizartearen aberastasuna delaren mezua bidali nahi dute. Gainera, kartelak alaiak eta koloretsuak dira, hain beharrezkoa den une honetan mezu positibo bat helarazteko. 

Kanpaina Iruñeko eta eskualdeko, markesinetako kartelen bidez zabalduko da, baita lurralde osoan zehar banatutako tokiko aldizkarietako iragarkien bidez ere. Gainera, Nafarroako Jauregian kartel handiak zabaldu dira mezu nagusiarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!