2024ko espedizioa
Euskal Herritik pasatzen diren Done Jakue bidearen hiru bideak jarraituko dituzte. Lehenik eta behin Frantses bidea Atharratzetik Iruñera, gero Barnealdeko bidea kontrako norabidean Añana-Gesaltzatik Baionara eta azkena, Baionatik Getxora Kostaldeko bidetik. Aurtengo ibilbidean berrikuntza nagusian espedizioak Atharratzen hasiko dutela da. Bertako udalak harrera egingo dio EuskarAbenturari eta hala, Zuberoan etapa bat gehiago egingo dute.
Etapa gehienak oinez egingo dira, gazte bakoitzak motxila txiki bat soinean duela, etapan beharko dituzten gauzekin bakarrik. Motxila handiak furgoneta batean eramango dira. Egun bakoitzean, ibilaldia amaitutakoan, gazteek hainbat kultur eragileren bisitak izanen dituzte.
Alaitz Elizburu komunikazio taldeko kideak azaldu duen bezala, EuskarAbentura espedizio taldea osatuko duten parte-hartzaileak (langile eta gazte) Euskal Herriko errealitate ezberdinen isla izango dira eta euskal hiztun mota guztiak (edo ahalik eta gehien) ordezkatuko dituzte. Irizpide geografikoa oinarri, hauek dira aurtengo parte hartzaileen datuak herrialdeko:
● Bizkaitarrak 43 (%33,85)
● Gipuzkoarrak 28 (%22,05),
● Nafarrak 24 (%18,90),
● Arabarrak 13 (%10,24),
● Lapurtarrak 10 (%7,87),
● Behe-Nafarrak 6 (%4,73)
● Zuberotarrak 2 (%1,57)
● Diasporakoak (Cusco, Peru) 1 (%0,79)
Horrez gain, sexuari hemen parte hartze datuak:
● % 66,93 emakumezkoa da (85 neska)
● % 32,28 gizonezkoa (41 mutil)
● ez binarioa % 0,79 (pertsona 1)
Lan taldea honako langile hauek osatuko dute: 11 begirale, 2 gidari/material arduradun,
mediku 1, 2 erizain, 4 praktiketako begirale, argazkilari/bideogile 2, 2 begirale arduradun, komunikazio arduradun 1, komunikazio laguntzaile 1 eta 2 koordinatzaile orokor.