Martxoaren 22an, bi urte bete dira Nafarroako Parlamentuak Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzko Foru Legea (LFCCTE) onetsi zuenetik, eta apirilaren 1ean, legea indarrean sartuzenetik bi urte.
Alianza pro el Clima Nafarroa 40 erakunde ekologista, sozial eta sindikatuk baino gehiagok osatzen duten sarea da. Klima-aldaketak pertsonen osasunean, gure ingurunean eta gure gizartean izan dezakeen eraginaz arduratuta, gizartea, klima aldaketaren eta honek izan ditzakeen erantzunen gainean sentsibilizatzeko mobilizatzen gara, bai eta administrazio publikoei ekintza irmo eta koherentea eskatzeko.
2022ko martxoaren 21ean, Nafarroako Parlamentuak aho batez onartu zuen Klima aldaketaren inguruko Foru Legea: "Lege hau ez dago klima-aldaketaren inguruabarren parean; argi eta garbi ohartarazten digu Klima Aldaketan Adituak diren Gobernu arteko Taldeak, eta gogora ekartzen digu zer murrizketa egin behar ditugun emisioetan, gaur egun darabiltzagun goi-emisioen agertokiek izan dezaketen eragina murrizteko.
Guk uste dugu ekoizpen eta kontsumo ereduak errotik aldatu beharko liratekeela, bizitzeko modu berri baten plangintza egitea, bizitzeko modu sinpleagoa ekarriko duena, izatean oinarrituagoa edukitzean baino, auto gutxiagorekin, haragi gutxiago kontsumitzea eta energia gutxiago erabiltzea.
Badakigu zer zailtasun dituen, iristen ez den nazioarteko adostasuna behar duen , transizio horrek.
Halaber, KLIMA-ALDAKETARA EGOKITZEKO plan bat premiazkoa dela uste dugu, neurri eta aurrekontuekin".
Honetaz gain gogorarazi dute 2019ko irailean, bai gobernuak bai Parlamentuak, adierazpen instituzional banatan, larrialdi klimatikoan gaudela adierazi zutela "Baina Nafarroan biziak darrai lege hau onartu izan ez balitz bezala, larrialdietan egongo ez bagina bezala. Legea abian jartzeko Nafarroako Gobernuaren utzikeria erabatekoa da. Aurkitzen dugun azalpen bakarra da EZ DUTELA SINESTEN, ez dutela sinesten zientziak egunez egun gogorarazten diguna eta horrekin lotutako inpaktuak".
AEMETek Nafarroan emandako datuen arabera:
- Batez besteko tenperatura 1,3 °C igo da 1.950etik.
- 30 °C-tik gorako egun-kopurua %200 inguru handitu da
- Isurialde atlantikoko prezipitazioa %20 jaitsi da neguan.
"Legearen 28 ez-betetze atzeman ditugu, bai eta Legea aplikatzean epeak ez betetzea edo ez zehaztea ere. Joan den udazkenean, Legebiltzarreko talde nagusiekin eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarekin elkarrizketatu ginen, gure kezkaren berri emateko eta legea betetzeko eskatzeko. Ez dugu inolako mugimendurik sumatzen, hondamendien zain egon behar al da mitigazioan eta egokitzapenean jarduteko?"
Hori dela eta, Alianza por el Clima taldeak Nafarroan bi ekitaldi antolatu ditu, LFCCTEren onespenaren bigarren urteurrenarekin bat.
Martxoaren 21ean, OSTEGUNEAN, 18:30ean, Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Jauregiaren aurrean kontzentratuko gara, klima-aldaketaren aurkako ekintza konprometitu bat eta LFCCTEn ezarritakoa betetzeko.
Martxoaren 22an (ostirala), 18:00etan, KLIMA-IBILALDIA egingo dugu Gazteluko plazatik Aranzadiko baratzeraino. Hiriaren konfigurazioari buruzko hainbat alderdi aztertuko ditugu, hiriaren osasunean eta bizitzan dituen ondorioak eta klima-aldaketak gure inguruan izan ditzakeen eraginak aztertzeko irtenbideak eta moduak.
Horretarako, adituen orientabideak izango ditugu:
- Peio Oria, AEMETen Nafarroako ordezkaria
- Estrella Mikeleiz, osasunean eta klima-aldaketan aditua
- Mikel Baztán, klima-aldaketara egokitzeko hiri-ekimenen bultzatzailea
- Belén Ausejo, Ur Bizi elkartekoa
- Ana Urtasun, hirigintzan aditua.
Herritarrak animatzen ditugu ekitaldi horietan parte hartzera.