Joxe Abaurrea: "Beloso eta Labrit aldapak ekiditea litzateke gomendagarriena obrek irauten duten bitartean"

Maialen Huarte Arano 2024ko mar. 26a, 13:32

Belosoko eta Labriteko aldapak ekiditeko gomendioa egin du Iruñeko Udalak. Bizikletentzako eta oinezkoentzako bideak sortzeko lanek irauten duten bitartean bi errailetako bat itxita izanen da eta sor daitekeen auto pilaketa handiak eten egin nahi dituzte.Joxe Abaurrea da Gobernu Estrategiko, Hirigintza, Etxebizitza eta 2030 Agenda zinegotziak esan du sarbide alternatiboak erabiltzeko aukerak zeintzuk diren jakiteko errepide-seinaleak jarri dituztela Iruñea eta Iruñerriko zenbait sarrera-irteeratan.

Belosoko eta Labriteko aldapak ekiditeko gomendioa egin du Iruñeko Udalak. Bizikletentzako eta oinezkoentzako bideak sortzeko lanek irauten duten bitartean bi errailetako bat itxita izanen da eta sor daitekeen auto pilaketa handiak eten egin nahi dituzte. Joxe Abaurrea da Gobernu Estrategiko, Hirigintza, Etxebizitza eta 2030 Agenda zinegotziak esna du sarbide alternatiboak erabiltzeko aukerak zeintzuk diren jakiteko errepide-seinaleak jarri dituzte Iruñea eta Iruñerriko zenbait tokitan: Sanduzelaiko sarbidean, Arrotxapea eta Txantreatik erdigunerako bideetan eta baita Atarrabia eta Burlatan ere.

Denera, 12.000 auto pasatzen dira egunero Belosoko aldapatik, bi errailak kontuan hartuta. Labritetik 8.000 dira kotxeak egunero. Lanek irauten duten bitartean, eta posible balitz baita gerora ere, erdira murriztu nahi da Belosoko eta Labriteko autoen joan-etorria. Ohartarazi dute, butxadurarik handiena Belosok eta Labritek jasotzeaz gainera Amaia kaleak ere izanen duela. Norberaren ardura da alternatibak ezagutu eta bestelako bideak hartzea edota garraio publikoaren erabilera egitea. Informazioa eta seinaleak egonen dira. Izan ere, ohartarazi dute errepidean mozketak izanen direla obrek irauten duten bitartean. Beloso eta Labriterako sarbidea Atarrabia eta Burlatako bizilagunentzat izanen da bakarrik datozen hamabi hilabeteetan. Hiru fase nagusitan ari dira lanak egiten. Lehena datozen egunetan amaituko da, zuhaitzen birlandatzearena izaten ari da. Bigarrena apirilaren 8an abiatuko da zenbait aldaketak eginen dituzte errepidean eta apirilaren 15etik aurrera Iruñerako noranzkoan itxi eginen dute errailetako bat. Hirugarren fasea maiatzaren amaieran abiatuko da eta bizikletentzako bidea eta oinezkoena egitea izanen da.

Gomendioak bai, isunik ez

Aurreikusi ez dutena da, isunik jartzearena, ez baita hori alternatibak eskaintzearen helburua. Bizikletentzako eta oinezkoentzako bide hori 2025eko apirilean amaitua izatea da aurreikuspena eta 1.188 metro izanen dira guztira, Iruñea eta Burlata lotuko dituena. Gerora, aztertuko dute bide hori luzatzen ote den.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!