Hezkuntza alorreko sindikatuek "aldebakartasunez" aritzea leporatu diote Gimenori

Euskalerria Irratia 2024ko mar. 14a, 09:05

Nafarroako Parlamentuaren aitzinean protesta egin dute hezkuntza alorreko sindikatuek. Kezkatuta daude 0 eta 3 urte arteko zikloak kaltetuko direlakoan bi urteko gelen irekierarekin. "Aldebakartasunez" aritzea leporatu diote Hezkuntza Departamentuari ELA, LAB, Steilas, AFAPNA, UGT eta Comisiones Obreras sindikatuek.

"Informazio eta gardentasun falta" leporatu diote departamentuari ELA, LAB, Steilas, AFAPNA, UGT eta Comisiones Obreras sindikatuek. Planifikazioaren berri ez dute, hezitzaileak nondik kontratatuko dituzten ere ez dakite eta zein ikastetxetan ezarriko dituzten bi urteko gela horiek ere ez. Kexa agertu dute elkarretaratzea eginez parlamentuaren aitzinean. 

Martxoaren 20an deitu dituzte hezkuntza alorreko sindikatuak bi urteko gelen inguruko informazioa haiekin konpartitzeko asmoz. 0 eta 3 urte arteko zikloak jaso du dei hori eta sindikatuetako ordezkariak joanen dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!