Narrazio laburrean lehen postua eskuratu du Iñigo Satrustegiren lanak. Oheak gordetzen duena, izenarekin, familia barneko sekretuak, gatazkak, miseriak eta ezkutuko gatazkak kontatzen ditu. Lehen saria poema atalean Arantzazu Lizartzaren lanarentzat izan da: Ez-lekuak. Egunerokotasuna, oreka eta deserokez osatua. Poesia, puzle bat osatzea bezala dela iruditzen zaio eta hala, denboran piezak sortu eta elkartzea izan da egindako lanaren emaitza.
Julio Kortazarren eta Uxue Alberdiren narrazio banatik abiatuta, inspiratuta sortu du Idoia Granizok. Gure esku balego bezala narrazioarekin bigarren saria eskuratu du. Bizi garen gizartean ez da batere erraza hausnarketarako tartea hartze, bada hori proposatzen digu Rakel Pardok erronka gisa bere lanarekin: Izatearen negelak poemarioak bigarren saria lortu du. Narrazioaren hirugarren saria Ipar Alkainentzat izan da. Debekatuta dago belarretan jatea lanarekin. Sari banaketan ezin izan du egon. Sonia Ortiz de Arrirentzat izan da poema ataleko hirugarren saria. Bidasoa izena jarri dio Nafarroan bizi den Gipuzkoarrak bere lanari. Aipamen berezi bat ere egin du epaimahaiak: Ebakidura ariketak poesia lanarentzat izan da. Narrazio lanean lehen postua eskuratu duen Iñigo Satrustegik eskuratu du hau ere.
Lehen sariek 2.500 euroko saria dute, bigarrenek 1.000 eurokoa eta hirugarrenek 500 eurokoa. Aipamen bereziarentzat 250 euro.