Pedro Miguel Etxenike: “Zinema oso bide egokia da zientzia zabaltzeko”

Pello Argiñarena 2024ko urt. 16a, 17:46

  • Zinema eta zientzia zikloaren seigarren edizioa abiatuko dute urtarrilaren 17tik martxoaren amaieraraino, arratsaldeko 19:00etan.
  • Zientziari maitasuna adieraztea izanen du aldarri nagusi.

Hamar film pantailaratuko dituzte Euskal Herriko hiriburu nagusietan eta nazioartean ospe berezia duten zientzialariak ere bertan izanen dira. Iruñean Golem Baionan pantailaratuko dituzte hamar filmak, arratsaldeko 19:00etan, asteartearekin, martxoaren amaieraraino. 

Filmak

Zinema eta Zientzia zikloak Fire of Love (Sara Dosa, 2022) proiektatuko du, beren arteko eta sumendienganako maitasunaz elkarri lotutako bi bolkanologo frantsesen esperientziei buruzko dokumental bat.

Zientziari eta bere familiari dion maitasuna da baita ere Madame Curie (Mervyn LeRoy, 1943) filmaren protagonista, zeinak Nobel saria bi aldiz irabazitako poloniar zientzialariaren ikerketa-urteetan sakontzen baitu. Drácula de Bram Stoker (Francis F. Coppola, 1992) filmak ezinezko maitasun baten bila denboran zehar dabilen banpiroaren mitoa erakusten du.

Egitarauaren osagarri dira orobat El nombre de la rosa (Jean-Jacques Annaud, 1986) eta La herencia del viento (Stanley Kramer, 1960) bezalako klasikoak, non beren protagonistak egiaren aldeko maitasunaz aritzen baitira.

Maitasun librea eskubide gisa da Tom Hanksek Philadelphia (Jonathan Demme, 1993) filmean defendatzen duena, eta koronel batek “estatubatuar gorputz fluidoei dien maitasuna” hondamen nuklear batean amaitzen da ¿Teléfono rojo? Volamos hacia Moscú (Stanley Kubrick, 1967) filmean. 

John Nash zientzialari eta Nobel sariak eta matematikari zion maitasun obsesiboak inspiratu zuten Una mente maravillosa (Ron Howard, 2001), eta galdu denarekiko nostalgia da, bestalde, zinemako distopia handietako baten protagonista: Cuando el destino nos alcance (Richard Fleyscher, 1973).

Azkenean, zikloa amaitzeko, animalia, basatia eta munstroa izateari eginiko kantu bat, nola den Marrazoa (Steven Spielberg, 1975). Pelikulak jatorrizko bertsioan ikusiko dira, gaztelaniazko edo euskarazko azpitituluekin. 

Programa osorik proiektatuko da Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean, eta Donibane Lohitzunen, berriz, Docteur folamour, Un homme d’exception eta Les dents de la mer ikusi ahal izango ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!