Batxilergoa sexuka bereizten dituzten ikastetxeei diru-laguntzarik ez ematearen alde alderdi aurrerakoiak ere

Maialen Huarte Arano 2024ko urt. 16a, 08:14

PSN, Geroa Bai, Contigo-Zurekin eta EH Bilduk Hezkuntza Departamentuak hartutako erabakia babestu dute. Irabia-Izaga eta Miravalles- El Redin ikastetxeek ez dute Batxilergoa misto egin eta hartara Carlos Gimeno kontseilariak erabaki zuen diru-laguntzarik gabe geratuko zirela. Berriki hori bera babestu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak ere. UPN, PP eta Vox kexu azaldu dira jarrera horrekin "gurasoen aukeraketa eskubidea" ez duela bermatzen. 

Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdiek, alegia, PSNk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekin taldeek, eta baita EH Bilduk ere, babestu egin dute sexuka bereizten dituzten ikastetxeak diru-laguntza publikoetatik kanpo geratzea. Hezkuntza Departamentuak hartu zuen erabakia Batxilergoan hezkuntza mistoa ez ezartzeak diru-laguntza publikorik gabe geratzea esan nahi duela. Hala babestu zuen baita Nafarroako Auzitegi Nagusiak ere berriki.

Bestelako jarrera dute gainerako alderdiek: UPN, PP eta VOX-ek. Iruditzen zaie "gurasoen aukeraketa eskubidea" bermatzen duela halako zentroak ere kontzertatu izatean. Hala, Irabia-Izaga eta Miravalles- El Redin ikastetxeei mantendu eginen liekete aportazio ekonomikoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!