Joxe Abaurrea: "Baliabideak eskaini zitzaizkion hildako etxegabeari"

Maialen Huarte Arano 2024ko urt. 15a, 13:23

Zaloa Basabe eta Joxe Abaurrea Iruñeko Udaleko zinegotziak gaurko agerraldian.

Iruñeko Udaleko zinegotzi Joxe Abaurreak esan du larunbat goizaldean hilda agertu zen etxerik gabeko herritarrari "behin baino gehiagotan" eskaini zaizkiola baliabideak. Etxegabeen afera "konplexua" da eta batzuek ez dituzte nahi izaten erakundeetatik eskaintzen zaizkien bitartekoak. "Lehentasuna izaten segitzen du kalean bizi direnen egoera hobetzeak", adierazi du Abaurreak. Zorigaitza izan da heriotza hori zinegotziaren esanetan eta hurbiltasuna eskaini die gertuko eta lagunei. 

"Asteburuan izandako etxegabearen heriotza ezin da zuzenean lotu baliabide faltarekin", esan du Joxe Abaurrea Gobernu Estrategiko, Hirigintza, Etxebizitza eta 2030 Agenda zinegotzia. Kazetarien galderei erantzunez nabarmendu du "behin baino gehiagotan" eskaini zaizkiola Udalak dituen baliabideak eta ez dituela onartu nahi izan. "Gaia konplexua da. Herritar batzuek ez dituzte onartu nahi eskaintzen zaizkien bitartekoak eta horren aurrean ezin da inor behartu", adierazi du. 

"Udalak dituen zerbitzuetara aterpe bila joan den pertsona orori eskaini zaio aterpea", jakinarazi dute beste behin udaletik. "Ohiko baliabideak eskaintzeaz  gainera hotz garai hauetarako ezohiko errekurtsoak ere erabilgarri ditugu", nabamendu du. "Lehentasuna" izaten segitzen du kalean inor gaua pasatzen ez egotearenak udal taldearentzat: "Kalean bizi diren herritar zenbaitek ez du nahi eskaintzen zaiona, eta hortaz, ezin da inor behartu gaua aterpean pasatzera".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!