Hilik topatu dute kalean bizi zen pertsona bat Iruñean

Euskalerria Irratia 2024ko urt. 15a, 08:31

Iruñeko Donibane auzoko Azuelo plaza.

Iruñeko Donibane auzoko Azuelo Monasterioan banku batean aurkitu dute pertsona baten hilotza. Ostiraletik larunbateko gauean Udaltzaingoak topatu zuen hilik. Espainiako Polizia ari da heriotza ikertzen, baina lehen zantzuen arabera modu naturalean hil zen etxegabea. 

Goizaldeko hiruetan, ostiraletik larunbaterako gauean, hilik topatu dute kalean bizi zen pertsona bat. Udaltzaingoak eman zuen horren berri eta ikerketa Espainiako Poliziak hartu du. Lehen hipotesi eta zantzuen arabera modu naturalean hil zen herritar hori. Iruñeko Donibane auzoko Azuelo Monasterioko plazako bankuan topatu zuten. 

Aterpea eskatzen duen inor ez kalean geratzen ari

Iruñeko Udalak abenduaren 28tik kalean lo egiten ez dela inor geratzen ari adierazi zuen: "Gizarte zerbitzuetan aterpea eskatzen duen orori eman zaio erantzuna", adierazi zuen Txema Mauleon Gizarte Ekintzako zinegotziak. Baliabideak eskaintzen dizkiete denei eta hotza egiten duen egunetarako gainera aterpean geratzeko ordu gehiago ere izanen dituzte: "Goizean goiz itxi beharrean eguerdira arte dute aukera aterpetxeetan gelditzeko", azaldu zuen. "Badira zenbait kasu nahiz eta aterpea eskaini halakorik nahi ez dutenak ere", jakinarazi zuen. 

Une honetan, Iruñeak hiru baliabide ditu jasotako eskaerari erantzuteko: Trinitarioen aterpetxea, gaur egun 58 plaza dituena; Andre Apostolikoen eraikin zaharrean egokitutako aterpetxe berria, 60 plaza dituena; eta, azkenik, Protokoloan aurreikusitako ostatuetako gelen baliabidean, hotz-boladagatik, 11 logela bikoitz erabili dira modu egonkorrean, eta eskari handieneko gauetan 18 logeletara iritsi dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!