"Ramon San Pedro zendu zenetik duindu egin da heriotza"

Maialen Huarte Arano 2024ko urt. 12a, 13:19

Nafarroako Parlamentuko horma kolore gorriz argiztatu eginen dute gaur arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Heriotza Duina elkarteak eskatuta Ramon San Pedroren omenezko ekimena izanen da. Duela 26 urte zendu zen San Pedro eta ordutik asko egin da aurrera heriotza duinaren bidean", adierazi du Manu Eziolaza elkarteko kideak. Urteurrena baliatu nahi dute herritarrei informazioa helarazi eta gaia gizarteratzeko. Horretarako informazio-mahaia jarriko dute Sarasate pasealekuan arratsaldean. 

Heriotza Duinaz hitz eginen dugu orain. Eta aitzakiatzat erabiliko dugu, gaur arratsalderako iragarria dagoen ekimena. 18:00etatik 20:0etara Nafarroako Parlamentuko horma kolore gorriz argiztatu eginen dute. Duela 26 urte zendu zen Ramon San Pedro. "Urteurrena baliatu nahi dugu aldarrikapena egin, informazioa helarazi eta gaia gizarteratzen segitzeko", azaldu du Manu Eziolaza Heriotza Duinaren Elkarteko kideak. 

Ramonek tetraplejia zuen eta ez zuen modu horretan bizitzen segitzeko indarrik. Lagunen laguntzaren bila jo behar izan zuen duin hil ahal izateko. Eta grabatu ere egin zuen une hori. Lastotxo batekin, pajita batekin alegia edan zuen heriotza eraginen zion produktua. Garai hartan ez zen legerik ez eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegirik ere babestuko zukeenik. Eta testigantza hark ikusmira piztu zuen, gaia gizarteratzea lortu zuen eta hausnarketarako bideak zabaldu zituen. Film bat ere egin zuten haren egoeraren berri emanez: Mar Adentro izenekoa.

Ramon San Pedroren bizitza eta heriotza hura izanen dute gaur gogoan. Eutanasiaren legea dugu orain. Nafarroan iaz Aurretiazko Borondateen Erregistroan 3.500 agiri jaso zituzten. Gauzak aldatzen ari direnaren seinale baita arlo honetan ere.

Argazkian klik eginez entzun daiteke Manu Eziolazari egindako elkarrizketa osorik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!