Gurasoentzako ERA eskolen III. edizioa abian da

Reyes Ilintxeta 2023ko abe. 11a, 19:08

Nafarroako 28 toki entitatetako euskara zerbitzuek eta Euskarabideak gurasoentzako online formakuntza saioak plazaratu dituzte. Aurtengo edizioan Amelia Barquin, Kike Amonarriz eta Nerea Permach dira hizlariak eta saio guztiak ERA.eus-en YouTube kanalean ikusi eta Spotifyn entzun daitezke euskaraz eta gaztelaniaz.

Irantzu Zabalza, Zizur Nagusiko Kultura zinegotzia eta Jabi Arakama, Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak egin dute ERA eskolen III. edizioaren aurkezpena Irrintzi Plaza saioan. 

Amelia Barquin: “Kulturarteko hezkuntza, euskara eta familien hizkuntzak”

Amelia Barquín honako gaietan da idazle, hizlari eta irakasle: hezkuntza, kulturartekotasuna, generoa eta hizkuntza. HUHEZI fakultatean irakaslea eta ikerlaria da (Mondragon Unibertsitatea), eta bertan Irakasle Graduan jarduten da nagusiki.

1. Kulturarteko hezkuntza
2. Hizkuntzen bizikidetza
3. Ume guztiak dira herriko honetakoak. Identitate pluralak

Kike Amonarriz: “Nola lortu, modu erraz batean, gure haurren inguruan euskara gehiago erabil dadin?”

Kike Amonarriz – Euskal Filologian lizentziatua, soziolinguista, euskaltzain urgazlea, umoregilea eta Euskal Telebistako aurkezlea.

1. Euskarak aurrera egin dezan, ezinbestekoa da dakigunok erabil dezagun
2. Guraso euskaldunak, eredu eta motor
3. Mikroestrategiak maila pertsonalean, eta ahalegin hau egiteko arrazoiak

Nerea Permach: “Euskararen sustapena nerabezarorako trantsizioan”

Nerea Permach Martin, hezkuntzan graduatua eta Psikodidaktikan doktorea. UPV/EHUko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika sailean irakasle eta ikerlari dihardu Hezkuntza Fakultatean.

1. Nerabezarorako trantsizioa
2. Nerabeen bidelaguna izateko hainbat gako
3. Euskararen sustapena nerabezaroan

 

ERA.eus gunean gaztelaniazko saioak ere aurki daitezke. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!