Correoseko postetxeak garbitzen dituzten langileen grebak badirudi irtenbidea duela. Abuztuaren 28an hasi zuten garbitzaileek greba mugagabea eta dirudienez, enpresa berri batek kontratatuko ditu langileak; lizitazio publikoa amaitu arte arduratuko da zerbitzuaz. 70 egun bete dituzte greban nominen ordainketan atzerapenak, berdintasun plan eza eta garbiketa material falta salatzeko. Lan hitzarmen eta soldata duinak aldarrikatu du garbitzaile plantillaren %100ak.
Greba hasi zenean Correosek kontratua deuseztatu zion egungo esleipendunari eta orain beste erakunde batek hartuko du bere gain, Diario de Noticiasek iragarri duenez. Enpresa berriak zubi lana egingo du Correosek lizitazio publikoa berriz osatu eta zerbitzua esleitu arte. Enpresak 53 langile subrogatuko ditu J. Cordobako enpresako garbitzaileen grebari irtenbidea emanez.