REAS Nafarroak eta Geltokik urteurrena ospatuko dute bihar

Bidane Beloki Ezker 2023ko aza. 3a, 13:32

20 urte daramatza REASek gizarte sareak ehuntzen eta Geltokik, berriz, bost. Iune San Millan REASeko kidea eta Katrin Guinea Geltokiko kidea Metropoli Foralean izan ditugu biharko ospakizuna hizpide. Goizeko 11:30ean hasiko da, Geltokin. 

Ekonomia social eta solidarioak urteurren ospakizuna egingo du bihar Geltokin. REAS Nafarroak 20 urte beteko ditu eta Geltokik bere bosgarren urteurrena ospatuko du. Urte hauetan lortutakoa ospatzeko egitaraua antolatu dute larunbatean 11:30etatik aurrera. Kontsumo Gizarte kapitalista eta azkarretik aldentzen den eredua babesten eta sustatzen duten proiektuak dira biak ala biak.

2003 hasi ziren Ekonomia solidarioa sustatu nahi zuten entitateen sarea ehuntzen eta Gaztelan fundazioa eta Emauseko Trapuketariak erakundeek bultzatuta sortu zen Nafarroako REAS sarea. Egun, askotariko esparruetako 61 entitateek osatzen dute REAS sarea eta etorkizunean sarea zabaltzeko lanean jarraituko dute. Ekitatea, lan duina, jasangarritasun ekologikoa, aberastasunaren araberako banaketa eta feminismoa dira haien proiektuen ardatz nagusiak.

Eta 2018an, REAS sarearekin batera, Emausko Trapuketariak, EHNE sindikatuak, Nafarroako Nekazaritza Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak eta Nafarroa Artisau Elikagaiak etxeak bultzatuta sortu zen Geltoki. Geltoki kulturgunea, kafetegia eta denda baino gehiago da. Gainera, zabaldu berri dute bestelako egitasmo bat: ‘Trastoteka’ edo gauzen liburutegia. Objektuak mailegatzeko zerbitzua.

Ziurgabetasun uneak eta lan gogorreko urteak izan diren arren, urte hauetan zehar jasotako lanaren aitorpena ospatuko dute bihar. Ekitaldia, bermuta eta bazkaria baita sorpresak ere antolatu dituzte. Hilabete osoan zehar ere, azaroan, #mESS (Ekonomia Sozial eta Solidarioaren hilabetea) antolatu dute: mahai-inguruak, hitzaldiak, antzerkia eta beste hamaika proposamen egongo dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!