Lekaleak izanen dira protagonistak larunbateko EKOmerkatuan

Reyes Ilintxeta 2023ko aza. 2a, 20:34

Goizeko 10:00etatik-14:00etara produktu ekologikoen salmenta postuez gain, baratze ekologikoa maneiatzeko tailerra antolatu da 11:30ean eta lekaleen doako dastaketa eginen da ‘Zatoz eta dastatu’ izeneko gunean 12:00etatik aurrera. 12 ekoizlek hartuko dute parte edizio honetan.

Jardunaldi honetan lekale ekologikoei aitortu nahi diete haien balioa. Elikagai gisa zuntz ugari dute eta landare jatorriko proteina ugari eta nekazaritzarako ere onak dira lurra elikatu egiten dutelako.

Hala ere gutxi dira hemen ekoizten diren lekaleak, David Ruiz Azpilikueta Bakedaoko Elkeako ekoizleak Irrintzi Plaza saioan azaldu digun bezala.

 

PARTE HARTZAILEAK:

Ekollaondo. Arrautzak, ahuntz-gazta. Goldaratz.

Elkea. Lekaleak, garagardoa, sagar-zukua. Bakedano eta Artaxoa.

Axuribeltz. Ardi-gazta. Iturgoien.

El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.

Erlan. Eztia. Izurzu.

Lakabeko okindegia. Ogia eta pastak. Lakabe.

Erlandere. Eztia. Arbeiza.

Ecológicos Aranda. Oliba-olio birjina estra eta almendruak. Faltzes.

Pittika. Behi-gazta. Erratzu.

Javier Anocibar. Patatak, txitxirioa eta udareak. Munarriz.

 

POSTU GONBIDATUA:

Ondalan. Menuak elikagai ekologikoekin eta lokalekin eskaintzen dituen kooperatiba. Burlata.

Lurmendi-Casa Paulina. Marmelada ekologikoak. Eulate.

 

JARDUERAK:

11:30-13:00. Baratze ekologikoa maneiatzeko tailerra. Irakaslea: Óscar Ibáñez. Izen-emateak cpaen@cpaen.org eta 600 325 123 helbideetan

12:00-14:00: ‘Zatoz eta dastatu’ lekaleen doako dastaketa doan Geltokiren eskutik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!