Maite Moreno (Goizargi): "Heriotzaz gero eta modu naturalagoan hitz egiten dugu"

Maialen Huarte Arano 2023ko urr. 31a, 09:51

Goizargi Elkarteak doluan dauden pertsonei laguntza ematen die. Domu Santuen egunaren bezperan Maite Moreno elkarte horretako psikologoak esan du zaila izaten dela zenbaitetan heriotzaz hitz egitea "emozioak" nagusitzen direlako norberaren baitan. Hala ere, gero eta "modu naturalagoan" solasten da gaiaz oro har gizartean. 

Domu Santuen eguna izanen da biharkoa. Hilerriak lorez eta jendez beteko dira. Heriotzaz hitz egiteko eguna ere izaten da. Goizargi Elkarteak babes eta laguntza ematen dien dolu prozesuan dauden herritarrei. Maite Moreno elkarte horretako psikologoetako bat da eta esan du heriotzaz gero eta modu naturalagoan mintzatzen garela gizartean. "Emozio asko bizitzen dira doluan gaudenean eta zaila izaten da heriotzaz hitz egitea baina gero eta normalizatuago aritzen gara", adierazi du. Dolu prozesua egin ahal izateko denek dute gaitasuna: "Egokitzapen prozesua da eta denok egin dezakegu. Gizartearen begiradak ez du askotan laguntzen eta zenbaitetan beharrezkoa izaten da profesionalen babesa", jakinarazi du. 

Heriotza bizitzaren parte den heinean naturaltasunez jarduten saiatu beharko genuke, hitzak jartzen eta emozioei bide ematen. "Ahal den heinean gaia sahiestea ekidin behar da", gogoratu du. Dolu prozesuan "egin beharrak" daude eta bizitzen ari den pertsonak horrek bideratu behar ditu. 

 

Egin klik argazkian eta entzun Maite Morenori egindako elkarrizketa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!