Topa egin dute zaintza lanetan aritzen diren guztien omenez

Maialen Huarte Arano 2023ko urr. 30a, 10:04

Topa egin zuten zaintzan aritzen direnen alde.

Kalera atera dira Nafarroako mugimendu feministako kideak, hilabete barru, azaroaren 30ean, eginen den greba feminista orokorrean parte hartzera deitzeko. "Lan handia dugu aurretik, eta indarrez eta ilusioz ekingo diogu", esan dute Zaintzaren Nazioarteko Egunaren karietara atzo egindako ekimenean. Topa ere egin dute "zaintza lanetan ari diren guztien omenez". 

Kalera atera dira Nafarroako mugimendu feministako kideak, hilabete barru, azaroaren 30ean, egingo den greba feminista orokorrean parte hartzera deitzeko. «Lan handia dugu aurretik, eta indarrez eta ilusioz ekingo diogu», esan dute Zaintzaren Nazioarteko Egunaren karietara atzo egindako ekimenean. Nabarreria plazan brindisa egitearekin batera, gizarte osoari dei egin diote greba antolatzeko prozesura batzera, auzoetako eta lantokietako greba batzordeetan parte hartzera.

Kalera atera dira aldarrikatzeko zaintzarik gabe ez dagoela bizitza duinik: "Zaintzarik gabe ez baitago bizitza bera posible egiten duen euskarririk", irakurri dute. Iruñean ez ezik, Nafarroako hainbat herri eta auzotan ere egin dira ekimenak asteburuan zehar, grebara deitzeko; besteak beste, Zizur Nagusian, Burlatan, Eguesibarren, Garesen, Tuteran, Arrotxapean eta Barañainen.

Atzokoaz gain, Larunbatean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten hamaika eragile sindikal eta sozial Gasteizen bildu ziren eta azaroaren 30eko greba orokor feministari babesa adierazi zioten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!