Nieves Biurrarena (Saray): "Ikaragarria izan da. Babes handia sentitu dugu"

Maialen Huarte Arano 2023ko urr. 30a, 09:50

Igandean 11.500 lagun batu zituen Saray Bularreko Minbiziari aurre egiteko Elkarteak Iruñean. XII. lasterketa izan zen. 100.000 euro inguru lortu zituzten ikerketara bideratuko dituztenak. "Ezinbestekoa da ikerketarako dirua batzea. Gaixotasunari aurre egiteko lagungarri zaigu. Bizitza erosoagoa egiten digu. Gu guztion diruak gaixoon bizitza luzatzea dakar", esan du Nieves Biurrarena Saray Elkarteko kideak. 

"Oso kontent gaude atzo izandako lasterketarekin. Askotariko jendeak eman digu babesa. Aurten, inoiz baino jende gehiago etorri da Nafarroako herri hainbatetatik", azaldu du Nieves Biurrarena Saray Elkarteko kideak. Bularreko minbiziari aurre egiteko lan egiten du elkarte horrek. "100.000 euro gehiago bideratuko ditugu ikerketara", azaldu du. Oso garrantzitsua da ikerketetan aurrera egitea "gaixoari bizitza erosoago egiteko balio duelako eta are, bizitza luzatzeko". XII. lasterketa izan zen atzokoa eta XIII.ari begira ere jarri dira: "Hilabete batzuk deskantsuan izanen gara baina heldu den urtekaori begira jarriko gara gero", adierazi du. "Ikaragarria da jaso dugun babesa".

Egin klik irudian eta entzun elkarrizketa osorik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!