Indarkeria sexuala jasandakoek 24 orduko arreta zentroa izanen dute urtarriletik aurrera

Maialen Huarte Arano 2023ko urr. 27a, 10:19

Arrosadia auzoan Xabier Mina 4.ean izanen da zabalik zentroa urtarriletik aurrera. Arg: Nafarroako Gobernua.

Arrosadia auzoan zabalduko dute eta 16 urtetik gorako Nafarroako emakumeek erabilgarri izanen dute. Ez da ezinbestekoa izanen indarkeria sexualagatik salaketa jarria izatea. Arreta integrala eskainiko zaie. Telematikoki edo bertaratuta eskainiko dute zerbitzua profesionalek.

Urtarriletik aurrera erabilgarri izanen dute indarkeria sexuala jasan duten emakumeek arreta integrala eskainiko duen zentroa. Arrosadia auzoan izanen da eta Nafarroako 16 urtetik gorako emakumeentzat izanen da erabilgarri. 24 orduz zabalik izanen da eta arreta bertatik bertara edo telematikoki jasotzen ahalko dute biktimek. Gainera, ez da beharrezkoa izanen salaketarik jarria izatea zentro horretan laguntza eskatzeko.

Azken hilabeteetan gora egin du emakumeek jartzen dituzten salaketen kopurua eta horregatik Nafarroako Gobernuak beharrezkoa ikusi du zentro berria zabaltzea. Gobernuak eskaintzen dituen beste zerbitzuekin koordinatua izanen da eta modu horretan arreta integrala emanen zaio indarkeria sexuala jaso duen emakumeari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!