Merkataritzak gure herri eta hirietan ondare gisa duen balioa azpimarratzea da jardunaldi hauen helburua, Iñigo Gonzalez Ruiz de Larramendi, Nabarralde Fundazioko kideak azaldu duen bezala. IX. Ondarea, Paisaia eta Globalizazioaren Sinposioaren edizio berrian ondarean eta merkataritzan adituak diren hainbat hizlari bilduko dira 20an eta 21ean eta, honetaz gain, hilaren 16an eta 17an beste hainbat kultur ekitaldi eginen dira.
Informazioa eta izen ematea hemen.
Egitaraua
Urriak 20 (ostirala), Nafarroako Museoa
JARDUNALDIAREN IREKIERA
19:00 - 20:30 Del Comercio Tradicional a las comunidades “phigital”, JOSEP FRANCESC VALLS (UPFren Retail, Turismo eta Zerbitzuen Etorkizuneko Agertokiak katedraren zuzendaria, Barcelona School of Management).
Urriak 21 (larunbata), Nafarroako Museoa
JARDUNALDI NAGUSIA
09:15-09:20 Sarrerako agurra: ANGEL REKALDE (Nabarralde Fundazioa)
09:20-09:30 Irekiera: AINARA MTZ. MATÍA (Industria Ondarea Zaindu eta Defendatzeko Nazioarteko Batzordeko lehendakaria)
09:30-10:00: El mercado, origen de la ciudad. IÑAKI URIARTE (arkitektua)
10:00-10:30 Iruñeko Alde Zaharreko merkataritza - El comercio en el Casco Viejo de
Pamplona. OSCAR BRAKO (Ondare Grafikoaren Defentsarako Sare Iberikoaren sortzailea eta kidea)
10:30-11:00 El comercio y el contrabando, el comercio de supervivencia. JOSÉ ANTONIO PERALES (Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedraduna).
11:00-11:30 ATSEDENA
11:30-12:00 El comercio desde el género. Las mujeres comerciantes. AMAIA APRAIZ
(Industria Ondarearen eta Herri Lanaren Euskal Elkarteko kidea).
12:30-13:00 La problemática y retos del comercio. CARLOS ALBILLO (Iruñeko Alde
Zaharreko Merkatarien Elkartea).
13:00-14:00 Mahai-ingurua: Perspectivas del comercio - Merkataritzaren ikuspegiak. OSCAR BRAKO (Ondare Grafikoaren Defentsarako Sare Iberikoaren sortzailea eta kidea), ISABEL ELIZALDE (nafar Enpresa eta Turismo Jardueretako teknikaria), PACO RODA (historialaria) eta CARLOS ALBILLO (Iruñeko Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea).
Kultur egitaraua
Urriak 16 (astelehena), Maissonnave hotela, 19:00.
“Kalean bertako ondarea” erakusketan barnako bisita gidatua. Oraindik ere aurkitu ahal dira Iruñeko langile-auzoetan joan den mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan bertan oso errotuak zeuden saltoki txikiek sorturiko errotulazioak. Bisita gidatu honetan, Oscar Brakok eta Angel Rekaldek tartean errotulo original hauetako batzuk biltzen dituen erakusketaren nondik-norakoak azalduko dituzte.
Urriak 17 (asteartea), Iruñeko Alde Zaharra, 18:00.
“Las comerciantes de Pamplona” bisita gidatua, Ana Díez de Urek gidatua.
Merkataritzan emakumeak presentzia historiko nabarmena izan du. Ana Díez de Ure historialaria Nafarroako hiriburuko alde zaharrean murgilduko da, pertsonaia eta denda garrantzitsuenei buruz eta emakumeak haietan izan duen rolari buruz hitz egiteko.
Urriak 28 (larunbata), Lizarra. 11:00, San Martin plazatik. IRTEERA GIDATUA*: “La forja de una ciudad y una merindad a través del mercado: Estella-Lizarra”
Lizarra Antso Ramírez erregeak sortu zuen 1090ean, Egaren ertzeko herri independente gisa. Garrantzi handiagoa hartu zuen Done Jakue bideko igarobide gisa, baina baita hiri komertzial gisa ere. Lizarran bazeuden merkatu-ordenantzak 1236an, eta 1251n bere urteroko azoka zuen. Bisita gidatua egingo dugu, eta haren historia zirraragarrian murgilduko gara. Gida: Toño Ros (historialaria).