Bost artistaren lanak ikusgai jarri dituzte Baluarten

Maialen Huarte Arano 2023ko urr. 4a, 10:33

Iruñeko Topaketak 72-22 egitasmoan parte hartu duten artistak.

Iruñeko Topaketak 72-22 proiektuko lanak erakusgai daude Baluarte Jauregian urriaren 20ra arte. Bost artistek eskultura lanak, marrazkiak, ikus-entzunezkoak eta hotsekin egindakoak jarri dituzte gozagarri. 

Bost artisten obrak ikusgai izanen dira Baluarten. Batzuek hotsekin egin dute lan, besteek marrazki bidezko proiektuak aurkeztu dituzte, eskulturarekin lan egindakoak ere badira tartean edota bideolanak egin dituena ere bai.

Iñaki Otsoak Encuentros de paja y esferas lana jarri du ikusgai. Errealitatea bestelakoa dela erakusten duten eskulturak daude tartean. Eguzkitan izenekoa da Aizpea de Atxa artista iruindarrarena. Bost marrazki irudikatu ditu grafitoarekin eta aerosolarekin osatuak. Ikusentzunezko proposamena ere egin du De Atxak: "Ikuslearen parte hartzea ere izanen du lan honek: Norberak adieraziko du zer ari den ikusten", azaldu du. 

Juan Jose Eslabaren proposamena, tanta i intzi tanta, hotsekin lotuta dator. Ur tantak eta irrintziak tartekatu ditu. Rocio Wittib artistak berriz, Iruñeko argazkiak jarri ditu ikusgai 35 veces vamos ha hablar de la misma mierda izeneko lanean. Paseoan zela eginiko uneetako argazkiak dira. Joseba Torrek Estudio sonoro de tiempo, espacio y materia izenekoa sortu du, espazioarekin jolas egiten duena, publikoa bere obraren parte dela sentiarazi nahi du.

Lan hauek ikusgai izanen dira Baluarte Jauregian, hilaren 20ra arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!