Mendialdeko Azoka Ibiltaria iritsiko da igandean Latasara

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 29a, 12:56

Cederna Garalur Landa Garapenerako Elkarteak antolatuta, Imozko Latasan azoka ibiltaria izanen da igande honetan. Goizeko 10:30etatik eguerdiko 14:00ak arte izanen da azoka.

Mendialdeko eskualde zabaleko herri desberdinetatik pasatzen da azken urteotan azoka ibiltaria: Araitzen, Larraunen, Goizuetan, Lekunberrin, Imotzen, Basaburuan, Areson, Leitzan eta Atetzen egiten ditu geldialdiak.

Igande honetan, azokako postuez gain, 12:00etan umeendako Zirkoloretsua ekimena izanen da, 13:00etan Ortzadar taldearen dantza ikuskizuna, 14:30ean eskualdeko produktuekin egindako bazkaria Biltegian (izena emateko epea ekainak 30, telefonoa: 948 391 673) eta 18:00etan musika emanaldia.

Hauek dira Latasako azokan parte hartuko duten eskualdeko eta hurbileko elikagai eta artisau postuak:

Elikagaiak

-Ekollaondo ahuntz gazta eta arrautz ekologikoak (Goldaratz)

-Ekosagar sagar-zuku ekologikoa (Oskotz)

-Curly Creek Ranch-eko barazkiak (Oskotz)

-Saralegi taloak (Leitza)

-Domiña baserriko betizu haragia eta saltxitxoi eta txorizo ekologikoak (Goizueta)

-Lezaetako ogia

-Perkatzeneako sagardo eta sagar-zukua (Madotz)

-Antsonea gaztak (Uztegi)

-Malloak gazta (Gaintza)

-Katealde pateak (Altsasu)

-Erlan ezti ekologikoa (Arbizu)

-Pittika gasnategiko behi-gazta ekologikoa (Erratzu)

-Ernauteko 'euskal txerri' produktuak (Elizondo)

-Xorta garagardoak (Erronkari)

-Paulina, etxeko marmeladak (Artaza)

Artisautza

-Ageda Goikoetxearen bitxikeriak (Etxaleku)

-Kihan eskulanak (Lekunberri)

-Amabitxi bitxiak eta amets harrapatzaileak (Intza)

-Txirikorda konplementuak eta bixiak (Goizueta)

-Angel Beunza egurrezko tailak (Gerendiain)

-Su ta Lur zeramika eta belarritakoak (Izurdiaga)

-Josthari motxilak eta poltsak (Gartzaron)

-Amasuluk bitxiak (Aizarotz)

-El gantxillo de Mari kakorratz-artisautza (Agoitz)

-Zain Eguzki, eguzkiloreak (Noain)

2019an egin zuten aurreneko aldiz Mendialdeko Azoka Ibiltaria, eskualdeko udalek eta Cederna Garalur elkarteak sinatutako hitzarmen baten ondoren. Habelarte elkartearen eta Plazaola Partzuergo Turistikoarekin elkarlanean ere ari dira.

Tokiko hainbat produkturen erakusleiho izaten dira azokak. Alde batetik, elikagai freskoenak eta eraldatuenak: arrautzak, gazta, jogurta, hestebeteak, eztia, marmelada, ogia, garaiko barazkiak, olioa, sagar zukua, garagardoa, taloa, txokolatea, patea… Eta bestetik, elikagaiak ez diren produktuenak: artisau xaboiak, zilarrarekin eta larruarekin egindako artisau lanak, kosmetika naturala, zapatak, bitxiak, zurezko tailla lanak… Horrez gain, garaiko eta bertakoen produktuen dibertsifikazioa sustatzeko, eskualdetik kanpoko ekoizleak eta artisauak gonbidatzen dituzte azoketara, eta horretarako «inguruko herrietakoak eta Nafarroakoak» lehenesten dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!