Betizu haragia izanen da protagonista larunbateko Eko-merkatuan

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 31a, 19:28

Datorren larunbat goizean Ekomerkatua eginen da Geltokin eta oraingo honetan Betizu haragiari eskainiko zaio jardunaldia. Hilero ekomerkatuan parte hartzen duen Goizuetako Domiña etxeko  haragia eta txorizoa dastatzeko eta ezagutzeko parada izanen da.

(Argazkia: Dani Blanco, Argia)

Maite Sanchez eta bere seme alabek 80 betizu ama eta haiek urtero ekartzen dituzten txahalak zaintzen dituzte Goizuetako mendietan, modu estensibo eta ekologikoan. Ekomerkatuan bezala beste hainbat azokatan saltzen dituzte haien produktuak, baina beti modu zuzenean, ahalik eta prezio apalenak eskaini ahal izateko kontsumitzaileei, Maite Sanchezek Irrintzi Plaza saioan azaldu digun bezala.

Larunbatean ekomerkatua ohiko produktu ekologikoekin eta ostegun arratsaldean EKOtopaketa eta afaria eginen dira Geltokin Europa Jatetxeko Pilar Idoaterekin. Mitxelin izarra duen sukaldari honek  betizu behi ketua, txingarretan egina eta shiitake espagetiarekin gisatua, patata ekologikoa, barazkiak eta udako boilurrarekin prestatuko du, baina errererba ez baduzue egina, ez egin ilusio handirik, dagoeneko txartel guztiak salduta daude eta.

EKOMERKATUKO EKOIZLEAK, EKAINAK 3. 10:00-14:00

Elkea. Lekaleak, garagardoa, sagar-zukua. Bakedano eta Artaxoa.

Axuribeltz. Ardi-gazta. Iturgoien.

Gil Pagola. Olioa. Eulz.

Ekollaondo. Gazta eta arrautzak. Goldaratz.

Lakabeko okindegia. Ogia eta pastak. Lakabe

Pittika. Behi-gazta. Erratzu.

Javier Anocibar. Patatak eta txitxirioa. Munarriz.

Larrezabal Eco. Gazta. Altsasu.

Erlan. Eztia. Izurzu.

Domiña. Hestebeteak. Goizueta.

Azpea upeltegia. Ardoa. Irunberri.

 

POSTU GONBIDATUA

Herbaria. Basa-loreen koadro botanikoak. Artzibar.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!