75 urte igaro diren arren, palestinarrek (sei milioi errefuxiatu eta okupazio militarraren mendeko beste hainbeste), belaunaldi bat bestearen atzetik, ihes egin zuten etxeetara itzultzeko itxaropena dute.
II Mundu Gerraren ostean Mendebaldeko potentzien laguntzarekin, kolonialista judu europarrek Palestina bi zatitan banatzeko 1947ko NBEren (potentzien tutoretzapean) plan bat abiarazi zuten. Horren arabera lurraldearen % 56 300.000 judu iritsi berrientzat izanen zen eta % 44 autoktono palestinarrentzat. Juduek Israelgo Estatuaren sorrera deklaratu zuten, potentzia handiek, batez ere europarrek, berehala onartu zutena, benetako onuradunak izan baitziren. Bidegabearen aurka matxinatu zen biztanleria palestinar eta arabiarraren erresistentzia zapaldu zuten. Zapalketa jarraitzen du eta egun haeutan operazio militar bortitza burutzen ari da Israel poalestinarren aurka.
Gaur egun, bederatzi milioi errefuxiatu palestinar baino gehiago bizi dira etxera itzultzeko eskubidea zapalduta. Errefuxiatuen itzulera da, hain justu, Palestina eta Israelen arteko bake elkarrizketetan izan den punturik korapilatsuena, eta ezin daiteke irtenbide bat irudika auzi horri erantzun gabe.