Plazaolako bidearen trazadura aldatuko dute Berriobeitin

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 16a, 10:51

Nafarroako Gobernuak Berriobeiti parean Plazaolako Bide Berdearen hiru zatiren trazadura aldatzeko udalaz gaindiko eragina duen proiektu sektoriala aldatzea onartu du.

Berriogoitiko hiru-gunea zeharkatzen duen tartean izanen du eragina planaren aldaketak, antzinako trenbidearen jatorrizko trazadura berreskuratze aldera. Berriobeitiko Udalak dagoeneko bide-zorua egokitzeko lanak egin berri ditu.

Aldaketak halaber Añezkar Gaina eragiten du. Antzinako tunel bat zeharkatzea ekidin nahi dute, eta poligonoko hainbat partzeletako desjabetuz bertatik eraman.

Gobernuak baztertu egin du Oronsospe eta Berriozar herria arteko tartea aldatzea, Aitzoaingo Kuarteleko ingurumariak zeharkatzen dituenez, Defentsa Ministerioaren aldeko txosten bat erabilgarri izan arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!