1.- Lurrikara Turkian eta Sirian: krisi humanitarioa bata bestearen gainean.
Hainbat hamarkadatan eskualdean izan den lurrikararik latzenak eragin handia izan du, ez bakarrik haren tamainagatik, baita 10 urte baino gehiagoko gerrak kaltetutako eskualde bat kolpatzeagatik ere, biztanleria muturreko egoeran eta krisi ugarirekin murgildu baitu. Lau milioi pertsona baino gehiago bizirik irauteko laguntza humanitarioaren mende zeuden. Bereziki kezkatzen du Alepo hiriak.
Nafarroatik badakigu honako erakunde hauek ari direla inguru horretan lanean. Erakunde edo pertsona partikularren batek egiten ari diren lana ezagutu nahi badu eta ekarpen ekonomikoren bat egin nahi badu, esteka hauetan klik egin dezake:
UNICEF https://www.unicef.es/noticia/devastador-terremoto-en-siria-y-turquia
Oxfam Intermon https://www.oxfamintermon.org/es/terremoto-turquia
Alboan https://www.alboan.org/es/lurrikara-turkia-siria. Informazioa euskaraz
2.- Hiru gazte nafarrek hilabete baino gehiago daramate Aljerian eta El Salvadorren ‘Joan, parte hartu eta kontatu 2022' programari esker.
Claudia Astudillo, Arantza Muro eta Nora Unanua, Gizarte Eskubideen Departamentuak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak (INJ) antolatutako programa honetan hartu dute parte.
Laster, 2023. urteko deialdian izena emateko epea irekiko da eta, horrela, hautatutako pertsonek udako hilabeteetan hasiko dute beren lana xede-erakundeetan. Deialdian parte hartzeko bi modalitate daude. Alde batetik, garapenerako lankidetzako programetan sartuz, zeinetan egonaldia 3 eta 12 hilabete bitartekoa baita. Bigarren bidea lankidetza-proiektuen garapenari eta kudeaketari buruzko prestakuntza da, 20 egun eta 2 hilabete arteko egonaldiekin.
AGENDA
Isiltasun zirkuluak, «Berdintasuna normalizatu arte»
Eskubide eta lege zuzenagoak migratzaileentzat
berdintasun falta, indarkeria mota bat da
Hileko azken asteko ostegunetan, isiltasun zirkulu bat osatuko dugu migratzaileen alde
Otsailaren 23an 19: 30ean Gazteluko plazan.
Kontzentrazioa: «GERRARIK EZ»
Ukrainako gerraren hasieraren urteurrena dela eta, jarduerak egingo dira Espainiako hainbat lekutan. Tuteran, Poligonoaren Aurkako Batzarrak elkarretaratzea deitu du otsailaren 25ean Plaza Berrian, 13: 00etan.