Helburuak
- Ikasleekin komunikazio osasungarria lantzeko tresnak eskuratzea.
- Hezkuntza-komunitatearekiko komunikazioa hobetzeko tresnak eskuratzea.
- Ikasgelan eta ikasgelatik kanpo komunikatzeko moduak duen garrantziaz jabetzea.
- Hausnarketa kolektiboak sortzea irakasleen eta ikasleen arteko harremanaren inguruan.
- Nork bere buruarekin nola erlazionatzen garen eta gure buruei hitz egiteko moduez hausnartzea.
Edukiak
Lehen zatia (komunikazio osasuntsua sukaldatu)
Komunikazio osasungarriaren inguruko oinarrizko kontzeptuak: emozioak, autoezagutza, sentimenduak, beharrak, entzutea, asertibitatea, ...
Teoriatik ekintzara igarotzeko baliabide praktikoak.
Bigarren zatia (komunikazio osasuntsua partekatu)
Ikasgelan ikasitakoa aplikatzeko baliabideen, tresnen eta dinamiken proposamenak.
Metodologia
Proposatutako metodologia, oro har, aktiboa da, bizipen batetik ezagutza eskuratzea ahalbidetzen duten ariketekin. Beste lanketa mota batzuk ere egongo dira, hala nola, hausnarketa kolektiboa eta indibiduala.
Nori zuzenduta
Pertsonekin lan egiten duen edozeinentzat izan daiteke egokia. Berezi haurrekin harreman zuzena duten profesionalei.