- Lehenik eta behin, orube partikularraren barnean dagoen lotune zatia zein egoeratan dagoen berrikusi behar da. Elementu hauek arrisku berezia dute: egurats zabalean dauden kontagailuak, iturriak, giltzak eta galdarak. Horrenbestez, komeni da gainetik isolatzaile termikoa jartzea.
- Izotzak luzatzen badira, komeni da ur negar bat uztea, etengabe, hartara, ura ez izozteko hodietan.
- Gogora ekarri behar da badirela salgai termostatoa duten balbulak, erraz instalatzen direnak. Horiek automatikoki irekitzen dute iturria, zeropeko tenperatura egiten duenean. Egokiena da instalatzaileari kontsultatzea.
- Izotzak eragindako arazoak areagotu egiten dira, etxebizitzak hutsik badaude bi egunetan edo gehiagotan. Hori dela-eta, kasu horretan arreta berezia jarri behar da aurrea hartzeko neurrietan.
Eta izoztu bada?
Instalazioa izoztu bada eta hornidura etenda gelditu bada, aholku hauek dira kontuan hartu beharrekoak:
- Ezarri ur edo aire beroa instalazioaren gainean, desizozteko.
- Ez saiatu instalazioa desizozten zuzenean sua erabilita.
- Arazoa ez bada konpontzen, jarri harremanetan instalatzailearekin.
Mankomunitateak gogorarazi du ez duela mantentzearen arloko eskumenik jabetza pribatuen barnean dauden lotune zatietan. Kanpoko lotune zatietan gorabeheraren bat detektatzen duten herritarrek horren berri eman dezakete Mankomunitateak herritarrei arreta egiteko duen telefono zenbakira deituta: 948 42 32 42.