Arazoak eta atzerapenak Villavesetan elurraren ondorioz

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 19a, 08:02

Ollokira doazen hiri garraio publikoko autobusak ezin dira herri gunera sartu eta sarreretako biribilgunean ari dira bidaiariak jasotzen. Beste linea guztietan ibilbide normala egiten ari badira ere, atzerapenak gertatzen ari dira goizean goizetik. Bereziki, 7, 16 eta 17 linetan.

Eskualdeko Hiri Garraioren ia linea guztiak normaltasunez ari dira goizetik lanean. Baina atzerapena pilatu dute, elurraren eta trafikoaren ondorioz. Ollokiko L23a sarrerako biribilguneetaraino besterik ez da iristen.

Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi du, halaber, hiriko bide guztiak irekita daudela. Hala ere, aldapetan arreta handia jartzeko eskatu dute: "Astiro eta balaztarik eta azelerorik gabe ibili". Gaur ere araututako parkinak bertan behera utzi ditu Iruñeko Udalak. Edozein dela marren kolorea ez da ordaindu beharrik. Oinezkoei ere kontuzibiltzeko eskatu diete. 

Iruñerriko ingurabide eta errepideetan ere sortu du eragozpenik elurrak. Olatz Nagusian, Etxabakoitz eta Campanas arteko errepidea ere moztu dute, kamioi bat irauli delako. Ollokitik iparraldera, N-135 errepidean, berriz, derrigorrezkoak dira kateak.

Villavesen edo trafikoaren informazioa gurekin partekatu nahi izanez gero, bidali mezua gure Whatsapp zenbakira:

608 918 996

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!