Elkarretaratzea eginen dute Blanca Esther Marques Andresen erailketaren urteurrenean

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 13a, 07:27

Bikotekideak hil zuen Burlatako bizilaguna 2017ko urtarrilaren 14an .

Gaur ostiralarekin eguerdiko 12:00etan elkarretaratzea eginen dute Burlatako Udaletxe plazan Blanca Esther Marques Andres gogoan eta indarkeria matxistaren aurka. Bihar sei urte beteko dira  gizonezko batek, bere bikote zenak, Blanca Esther erail zuenetik.

Elkarretaratzean irakurgai izango duten testuan honakoa nabarmenduko dute: " Ezin dugu eta ez dugu beste aldera begiratu behar". 

Burlatako auzokideari eskainitako omenaldiak balio izango du ere "indarkeria matxistaren biktima izan diren eta beti gehiegi izan diren beste emakume horiei guztiei eta haien familiei ere" elkartasuna adierazteko. 

Burlatako udaleko Berdintasun arloak argitaratutako testuak nabarmentzen du "azken asteotan neurriz kanpo eta modu kezkagarrian gora" egin duela "eraildako emakumeen kopuruak"; "joan den igandean lau emakume hil zituzten, eta guztira 1.184 biktima izan dira Genero Indarkeriaren ondorioz, 2003ko urtarrilaren 1etik gaur arte". 

Testuaren irakurketa osoaren ostean, minutu bateko isiulunea eginen dute. 

Blanca Esther bere bikotekideak hil zuen, Francisco Javier Nietok, eta itota Ultzama ibaira bota zuela aitortu zuen. 18 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!