Joseba Koldo Ortega: "Nirea Iruñerriko K.0-ko literatura da"

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 4a, 12:26

 

Joseba Koldo Ortegak idazteko zaletasuna izan du beti, baina oraintsu arte ez da jarraian aritu. Euskaldunberria da, Historian lizentziaduna eta urte askotan helduentzako euskara-irakasle aritu izan da Nafarroako Euskaltegi Publikoan. Dagoeneko Booktegi plataforman bost liburu argitaratu ditu modu digitalean. Nobela beltz bat, narrazio labur batzuk eta nobela historiko baten trilogia.

AZENARI GAZTEAREN OROITZAPENAK (1)

Liburu honek gazte-literaturarako irakurgaia iruditu arren, nobela historiko baten zati bat da. Hori bai, Azenari Enekones izeneko gazte baten ikuspegitik kontatu nahi izango digute XI. Mendeko Baskoniaren historia, hurrengo bi liburuetan garatuko den nobela historikoa. Izkribu honetan garai hartako Baskonia eta Al-Andalusera bidaiatuko gara. Beste bi liburuetan, 410 bat orritan osotara, garaiko Antso III Gartzes Nagusia eta Naiarako Gartziaz gainera, leku, pertsonaia eta gai anitz topatuko ditugu, sinopsian zehatzago azalduta agertzen direnak.

        

https://www.booktegi.eus/liburuak/azenari-gaztearen-oroitzapenak/

                                         

ARRISKU BIZIAN

Manu makal zebilen. Azken egunetan nekatuta eta gaixo sentitzen zen. Eskerrak premiazko lanik ez zuten. Udaberri lehor eta bero samar hartan hotzeriak jota ibili zen aurreko egunetan, eztarriko minez eta mukiak jario. Gero eta okerrago zegoela ikusita, etxean geratu zen egun hartan, Frenadol, infusio beroak eta eztia pilaka hartu zituelarik…

https://www.booktegi.eus/liburuak/arrisku-bizian/

 

BIZITZAREN AUKERAK

Amodio eta intrigazko istorio honetan bi aukera daude. Elenak bi pertsona oso desberdin topatu ahal ditu eta une honetatik aurrera gertatuko dena oso desberdina izan daiteke.  

–A aukera: Benito Sukia, izen hori erabiltzen zuen behinik behin, langabetua zen baina ez zitzaion dirurik falta. Ingeniaria. 

–B aukera: Patxi Aranbarri, Bilbo udaleko abokatua. Dibortziatu ondoren baimen sabatikoa eskatu zuen sei hilabetez.

https://www.booktegi.eus/liburuak/bizitzaren-aukerak-2/

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!