Sarrigurengo errepidearen (PA-33), Kopenhage kalearen eta Erripagaina etorbidearen arteko partzelan E.Leclerc-en Pamplona Distribución, S.A. merkataritza-sozietateak sustatutako merkataritza gune handi bat aurreikusten zuen Erripagañako udalaz gaindiko eragineko plan sektorialak. Aldaketa garrantzitsua onartu du Nafarroako Gobernuak, azken bilkuran.
Hirugarren sektoreko erabileretarako aurreikusitako eremua %70 murriztu du (85.096,53 m²-tik 23.391,42 m²-ra), eta etxebizitza gehiago aurreikusi ditu. Antolamendu berria ekipamendu publikoa duen plaza publiko baten inguruan egituratuko da, beheko solairuetan lokalak dituzten etxebizitza-blokez eta merkataritza erabileretarako bi lurzatiz inguratuta. 471 etxebizitza proposatu dituzte, hiru logelakoak; horietatik 233 sustapen librekoak izango lirateke, eta 238 babes publikokoak. Eraikinak lau eta bederatzi solairura bitartekoak izango dira.
Planak tamaina ertaineko supermerkatu bat eta beste merkataritza-eraikin batzuk proposatzen ditu, zuzkidura-eraikin pribatuak eta/edo ostalaritza txikikoak daude.
Espedientea 2021eko abuztuaren 25ean hasi zen, Nafarroako Gobernuaren akordio bidez.