Haserre daude Orkoiengo kirol azpiegituretako langileak, engainatuta sentitzen dira, greba hasi baino lehen akordioa lotu baitzuten udalarekin, haien aldarrikapenak betez. Horri helduta, ez zuten grebarekin bat egin, baina bi hilabete pasata, udalak ez du agindutakoa bete.
"Greba hasi baino bi egun lehenago soldata igoera eta beste lan hobekuntza batzuk adostu ziren Orkoiengo Udalarekin" azaldu du Euskalerria Irratian LAB sindikatuko Tamara Angulok, "Bi hilabete pasata, kirol kontseiluak esan digu ez duela adostutakoa sinatuko. Engainatu gaituzte greba ez egiteko".
Haserre, atzo elkarretaratzea egin zuten langileek kiroldegi aurrean eta grebarekin bat egin. Gaur arratsaldean, grebalari guztiek protesta eginen dute, Iruñeko Alde Zaharrean eginen duten manifestazioan.