Aitor Agirrezabal: “Euskal preso bakar bat dagoen bitartean beharrezkoa izanen da Hatortxu”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko abe. 15a, 09:41

Txandak betetzeko deia egin dute antolatzaileek. Muntaketa lanen berri emanen du gaur Euskalerria Irratiak, Irrintzi Plaza saioan.

Aurkikuntza baten berri eman du Hatortxu Rockek, sare sozialen bitartez. Burlatako eta Atarrabiako hilerrien artean, Hatortxu Rockerako gunearen prestaketetan esku bat topatu dute. Hatortxuko eskua, auzolanaren isla. 1999tik modu horretara egiten da Hatortxu-eta. Aurtengo txandak betetzeko deia zabaldu dute.

Beharrezkoak ditu jaialdiak txandak; eta beharrezkoa da Hatortxu euskal presoentzako eta haien senideentzako. Hala gogorarazi du Aitor Agirrezabal antolakuntzako kideak.

Ia dena prest dute Atarrabian larunbatean Hatortxu Rock jaialdia hartzeko. Muntaketa lanetan ari dira, eta horien berri emanen du arratsaldean Iosu Ganuza Garciak, Irrintzi Plaza saioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!