Ikusi Ezkaba ikastetxeko saio berezia

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 25a, 08:45

Antsoaingo Udalak antolaturiko Euskararen Astearen karietara, gaur Metropoli Forala saioa Ezkaba Ikastetxe Publikotik eginen dugu, 9:00etatik 11:00etara eta irratiz zein bideo streaming bidez gozatu ahal izanen da.

Azaroaren 25 izanik, indarkeria matxista izanen dugu hizpide Antsoaingo Udaleko berdintasun teknikari Sara San Julianekin zein ikastetxeko ikasleekin.

Ezin atzendu, halaber, saioa Euskaraldiaren erdian egokitu dela. Horren karietara, ikasleekin haien hizkuntza ohiturak ere hizpide izanen ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!