Ipar Euskal Herrian euskararen erabilerak beherantz jarraitzen du; beste lurraldeetan gorabeherak daude
Lurraldeak hiru multzotan sailka daitezke euskararen erabilera-mailari dagokionez: Gipuzkoan hitz egiten da gehien (% 31); hurrengo postuan kokatzen da Bizkaia, % 9ko erabilerarekin; eta % 5-6 inguruko erabilera-maila dago Araban, Nafarroa Garaian eta Ipar Euskal Herrian.
Beste hizkuntzak, berriz, Arabako kaleetan hitz egiten dira gehien (% 4,6), euskararen erabilera-mailaren pare; Ipar Euskal Herriko kaleetan entzun dira gutxien beste hizkuntzak (% 1,8); eta tartean kokatu dira gainerako lurraldeak (% 2,7). Proportzio berbera behatu da Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroa Garaian.
Euskal Herriko hizkuntzen erabileraren kale-neurketaren 2021ko txostena.