2022/10/25 16:30

Ikastaroa

'Eleaniztasunerako lehenengo urratsetan bidelagun’

'Eleaniztasunerako lehenengo urratsetan bidelagun’
Artikako Udal Haur Eskolan, Iruñerria

Berriobeitiko udal Euskara Zerbitzuak, ‘Familia+Euskara’ zikloa antolatu du. Horren barruan 'Eleaniztasunerako lehenengo urratsetan bidelagun’ tailerra antolatu du urriaren 25ean. Tailer honetan eleaniztasunerako bidean laguntzeko baliabideak eskainiko dira, 0-3 urteko haurrak dituzten familientza. Bereziki,  euskara hizkuntza nagusitzat ez dutenentzat zuzenduta dago,  elebitasunaren bidean laguntzeko gakoak eskainiz. Eguneroko errutinak, kantak eta jolasak landuko dira bertan. Tailerra arratsaldeko 16:30etan izango da eta doakoa da. Haurtzaindegi zerbitzua izanen du, non aurretik izena eman beharko den. Artikako Udal Haur Eskolan (Akitaniako Leonor 8) da eta izen-ematea 012 telefonoan egin daiteke urriaren 18tik 24ko 12:00etara (leku kopuru mugatua). 

Jardueren ordutegi eta kokapenaren inguruko informazio gehiago: www.berriobeiti.eus webgunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!