Nobel Saridunak 2022
Urtero bezala, Nobel saridunen errepasoa eginen dugu. Nobel sari kategoria
desberdinak daude, Fisika, Kimika, Fisiologia, Economia, Literatura eta
Pakea. Lehenengo bostak Suediako Karolinska Institutuak ematen du,
azkenekoa Norvegiako Akademiak. Gaurkoan, lehenengo hiruen inguruan
mintzatuko gara, zientifikoenak hain zuzen ere: Fisika, Kimika eta Fisiologia.
Nobel sariek 10 milioi koroa suediar (900.000 dolar) dituzte ordainsari gisa
kategoria bakoitzeko. Sariak abenduaren 10ean, Nobel sarien sortzailearen
heriotzaren urteurrenean, banatuko dituzte.
Fisika: Alain Aspect frantziarrak, John F. Clauser
estatubatuarrak eta Anton Zeilinger austriarrak irabazi dute
"mekanika kuantikoarekin lotuta" egindako aurkikuntzengatik. Gogora
dezagun Mekanika Kuantikoa partikula atomiko eta azpiatomikoen
portaera azaltzen duen legea da, eta Fisika eta Kimika gobernatzen
du.
Beraien esperimentuetan, zientzialari hauek partikula
azpiatomikoekin aritu dira, konkretuki, bi partikula lotzen duten
egoera berezi batzuekin. Egoera hauetan, bi partikulak bat izango
balira bezala portatzen dira, batean eragindako aldaketak
automatikoki besteak somatzen duelarik, urrun egon arren.
Zientzialari hauek burututako ikerkei esker, informazio kuantikoan
oinarritutako teknologia berrietarako bidea argitu dute. Hauen artean,
konputazio kuantikoa (ordenadore superpotenteak) eta pirateatu ezin
diren telekomunikazio sistemak izanik.
Kimika: Carolyn Bertozzi, Morten Meldal eta Barry Sharples
ikertzaileek irabazi dute Kimikako 2022 Nobel Saria, Click Kimika eta
Kimika Bioortogonalaren garapenagatik. Ikertzaileen lanaren muina
ondorengo esaldian laburbil daiteke, Suediako Zientzia Akademiak
esanda: prozesu kimiko zailak errez bihurtzea lortu dute.
Barry Sharpless eta Morten Meldal Click Kimikaren oinarria ezarri
zuten. Kimika egiteko modu erreza da Click kimika. Osagai
molekularrak errez eta eraginkorki elkartu ala kentzen direlarik,
molekula desberdinak emateko. Osagai hauek lego piezak bezala uler
ditzakegu, eta click batean elkartu ala banatu ditzakegu molekula
desberdinak emateko. Carolyn Bertozzik Click kimika izaki
bizidunetan erabili du. Modu honetan, kimika egiteko modu honek
minbiziaren aurkako produktu farmazeutikoetan iraultza ekarri du.
Medikuntza: Karolinska Institutuak 2022ko Medikuntza edo
Fisiologiako Nobel Saria aitortu dio Svante Pääbori, "desagertutako
hominidoen genomei eta giza eboluzioari buruz egindako
aurkikuntzengatik". Zehazki, Neandertalen DNA sekuentziatzeagatik
eman diote Nobel Saria ikertzaile Suediarrari. Bere ekarpenari esker,
asko ikasi dugu gure “lehengusu” espezie honen inguruan, baina gure
espeziearen inguruan ere bai. Horretaz gain, disziplina zientifiko berri
baten abiapuntua izan zen: paleogenomika.