'Familia+Euskara' zikloa antolatu du Berriobeitiko Euskara Zebitzuak

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 20a, 12:51
  • Hiru ziklo antolatu dira familiek beren seme-alaba txikiei euskaraz ikasteko prozesuan nola lagundu erakusteko.

Berriobeitiko udal Euskara Zerbitzuak, ‘Familia+Euskara’ zikloa antolatu du, Familia euskaldun eta erdaldunek beren seme-alaba txikiei euskaraz ikasteko prozesuan nola lagundu erakusteko. Zikloa urriaren 25etik azaroaren 23ra izango da eta hainbat jarduera proposatzen ditu: ‘Elebitasunean bizi’, ‘Jolas tailerrak’ eta ‘Jolas eta jostailuen erakusketa'.

‘Elebitasunean bizi’ zikloan  'Eleaniztasunerako lehenengo urratsetan bidelagun’ tailerra antolatu du urriaren 25ean. Tailer honetan eleaniztasunerako bidean laguntzeko baliabideak eskainiko dira, 0-3 urteko haurrak dituzten familientza. Bereziki,  euskara hizkuntza nagusitzat ez dutenentzat zuzenduta dago,  elebitasunaren bidean laguntzeko gakoak eskainiz. Eguneroko errutinak, kantak eta jolasak landuko dira bertan. Tailerra arratsaldeko 16:30etan izango da eta doakoa da . Haurtzaindegi zerbitzua izanen du, non aurretik izena eman beharko den. Artikako Udal Haur Eskolan (Akitaniako Leonor 8) da eta izen-ematea 012 telefonoan egin daiteke urriaren 18tik 24ko 12:00etara (leku kopuru mugatua). 

‘Jolas tailerrak’ zikloa 3 eta 7 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago eta bi tailer izango ditu. Hauen helburua familian jolasak ikastea eta praktikatzea da. Lehengo tailerra azaroaren 7an Berriobeitin izango da eta bigarrena Artikan azaroaren 16an. 

‘Familia+Euskara’ ziklo nagusia amaitzeko ‘Jolas eta jostailuen erakusketa’ zikloa proposatzen du Berriobeitik. Erakusketa Maria de Maeztu Kultur Etxean izango da eta Azaroaren 21etik 23ra egongo da ikusgai. Bertan, merkatuan dauden euskarazko jolas eta jostailuen bilduma zabala aurkezten da, horri buruzko aholkularitza eskainiz.

Jardueren ordutegi eta kokapenaren inguruko informazio gehiago: www.berriobeiti.eus webgunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!