Langile bat hil da Berlys enpresan, lan istripuan

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 7a, 12:28

Nafarroan aurten hildako langileen zerrenda 17ra igo da.

Atzo arratsaldean langile baten heriotza eragin zuen lan istripua izan zen Iruñeko Berlys okindegian. LABek bildutako informazioaren arabera ezbeharra arratsaldeko 18:00ak aldera gertatu zen langileak “kamarista” lanak egiten zituenean. Sindikaruak adierazi duenez, sasoi honetan, “okindegiak buru-belarri sartuta daude Eguberrietako kanpainan eta lan erritmo azkarrek zein lan karga handiek arrisku faktoreak areagotzen dituzte”. 

LABek salatu duenez “istripuaren jatorria edozein izanik ere, patronalaren ardura da langile guztien osasuna bermatzeko beharrezko baliabide guztiak jartzea” beharrezkoa da. Izan ere, Azken heriotz honekin 17ra igo da Nafarroan aurten hil diren langileen zerrenda eta 61 lirateke Euskal Herrian lanean edo lanerako bidean hildako langileak.

Nafarroako Gobernuari, NOPLOIri eta Lan Ikuskaritzari dei egiten die LABek “beharrezkoak diren bitarteko guztiak” jar ditzaten osasun neurriak betetzen direla bermatzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!