Jon Garai (Ekoalde): "11.000 menu ekologiko ari gara banatzen Nafarroan, gehienbat eskoletan"

Euskalerria Irratia 2022ko ira. 20a, 19:39

Errestaurazio kolektibo ekologikoaren Jaurdunaldiak antolatu ditu Ekoaldek irailaren 23rako. Ekoalde, Nafarroako 66 ekoizle ekologiko biltzen dituen elkartea, duela lau urte hasi zen haur eskoletako jantokietan haien produktuak banatzen eta gaur egun 11.000 menu baino gehiago banatzen ditu. Jon garai, Ekoaldeko koordinatzailea Irrintzi Plazan izan da. 

Baratzetik jantokira: Nafarroako lehen sektore ekologikoaren eta errestaurazio kolektiboaren arteko artikulaziaren esperientziak” izenburupean, datorren irailaren 23an Ekoaldek jaurdunaldia bat antolatu du errestaurazio kolektiboko eragile ezberdinekin batera. Jaudunaldia, Europar Batasuneko Lehen Egun Ekologikoarekin batera ospatuko dena, bereziki errestaurazio kolektiboaren gainean jarriko du arreta, hala nola, honek lurraldean izan duen eragina, egun irabazi-asmorik gabeko elkartearen %50ren fakturazioa suposatzen baitu.


Datorren irailaren 23an, Ekoaldek, jaurdunaldi batean errestaurazio kolektiboak Nafarroan izan dituen emaitza orokorrak aurkeztuko ditu. Jaurdunaldia 10:30etan hasiko da, NUP.eko ETSIAB Gradu aretoan, “Baratzetik jantokira; Nafarroako lehen sektore ekologikoaren eta errestaurazio kolektiboaren arteko artikulazio esperientziak” izenburupean, INTIAren laguntzarekin.
 
Jaurdunaldi hau, Ekoaldek eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak duten hitzarmenaren baitan jasotzen den ekintzetako bat da. Hitzarmena 2022ko urtarrila eta urria bitarte garatzen ari da eta helburua “Errestaurazio Kolektiboan elikadura osasuntsua eta ekologikoa zabaltzeko lanak babestea, sektore produktiboak eta kanpaina ezberdinak babestuz” litzateke.
 
Emaitzak eta mahaingurua

Jaurdunaldiaren helburua, hitzarmenaren bidez burutzen ari diren ekintza guztiak azaltzea litzateke. Arreta bereziki, jantoki kolektibo jasangarrietan jarriko da, ekoizpen ekologikorako zein kontsumitzaileentzako duten garrantziagatik.
 
Alde batetik, Ekoaldek egindako lanaren emaitzak aurkeztuko ditu eta ondoren, errestaurazio kolektiboan jarduten duten eragile ezberdinek, mahahinguru bat ospatuko dute, hauek baitira, produktu freskoak, garaikoak, ekologikoa eta bertakoak, lehen sektoreak albideratzen dituenak, errestaurazio kolektibora iristeko ezinbesteko eragileak.  
 
65 ekoizle ekologiko ditu Ekoaldek egun eta 2021-2022 kurtso honetan, 1800 menu ekologiko hornitzetik, 11.500 menu hornitzera pasa da. Datorren ikasturterako, kopurua progresiboki handitzen joanen dela aurreikusten da.
 
Jaurdunaldia errestaurazio kolektiboko eragileei, sektore ekologikoari, hezkuntza komunitateari, eragile politikoei zein elikadura jasangarrirako erosketa publikoan urratsak ematen joateko konpromisoa duen orori zuzendua egonen da.
 
Azkenik, jaurdunaldia 12:30etan,  hamaiketako ekologiko batekin amaituko da. 

Egitaraua:

10:30 Jardunaldien hasiera: Itziar Gómez (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko sailburua)
10:45 Ekoalde: Ekoalderi lotutako sektorearen eta Nafarroan duen ekoizpen-ahalmenaren azterketa.
11:30 Mahaingurua: sukaldaritza kolektiboari buruzkoa: "Baratzetik jangelara"
Dinamizazioa: Alberto Enrique. NUPeko Lurzoru Zientzietako irakasle eta ikertzailea, NUPeko "Agroekologian aditua" tituluaren zuzendari akademikoa.
Hizlariak:
- Isabel Juániz. Elikalimen fundatzailea eta nutrizionista, menu osasungarri eta jasangarrietara sukaldaritza kolektiboan laguntzeko aholkularitza espezializatua.
- Natalia Bellostas. INTIAko zuzendari kudeatzailea
- Silvia Larrañeta. CPAENeko proiektuen teknikaria
- Aitor Azkarate. Ekoizlea - "Jauregia" esnekien egilea eta Ekoaldeko kidea.
12:45 APERITIBO EKOLOGIKOA

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!