Nafarroako Kontseiluak arrazoia eman dio Iruñerriko Mankomunitateari Imarkoaingo plantaren inguruan

Iosu Ganuza Garcia 2022ko abu. 2a, 07:14

Kontsultarako organoaren ustez Mankomunitatea aurreikuspenez eta erantzukizunez aritu da.

Nafarroako Kontseiluak argi hitz egin du Iruñerriko Mankomunitateak hondakinen kudeaketarako Imarkoainen eraiki nahi duen plantaren finantziazioaren inguruan. Aholkurako erakundeko adituek adierazi dute Eskualdeko Ingurumen Zentroaren proiektua idazteko eta Garraioaren Hirian hori eraikitzeko formalizatutako kontratuen jarraikortasuna "bateragarria" dela "Ordenamendu juridikoarekin, eta "administrazio publikoen printzipio orokorrak errespetatzen" dituela.

Navarra Sumak galdetu zuen ea legezkoa den proiektura diru publikoa bideratzea, Nafarroako Gobernuak eta Nasuvinsak sustatutako hirigintza-plana baliogabetu ondoren, eta horren erantzuna jaso du orain.
 
Nafarroako Kontseiluak azaldu duenez, Nafarroako Auzitegi Nagusiak plantaren eraikuntza bertan behera utzi zuen "proiektua herritarren parte-hartze prozesurik eta jendaurreko informazioaren izapiderik gabe izapidetu zelako". Beraz, erabaki hori hartzeko arrazoiak prozedurazkoak izan ziren, eta "ez hirigintza-erabilerarako ezintasunezkoak".

Bigarrenik, adierazi du epaileek lur zoru hori erabiltzkeo aplikatutako debekua "aldi baterako" dela "eta epe laburrean konpon daitekeela"; izan ere, "prozesu berri bat abian da tratamendu-zentroaren plangintzan beharrezko aldaketak sartzeko".
 
Azkenik, Kontseiluarenren arabera, "egungo egoerak ez du esan nahi kontratuak eta aurreikusitako epeak ezin direnik bete", kontrakoa aldiz: "horiek betetzera bultzatzen du, kontratua eteteko ahalmena erabili baita".

Era berean, kontsultarako organoakk ohartarazi du, gaur egun, kontratuen hausturak ez duela "arrazoirik eta, agian, justifikaziorik gabeko kostu bat" ekar dezakeela etete horrek, "esleipendunei nahitaezko eta bidezko kalte-ordaina ematea eraginda".
 
Mankomunitateak bere partetik defendatu du "Iruñerriko ingurumen-zentro berria eraikitzea eta abian jartzea ezinbesteko azpiegitura" dela "eskualdean sortutako hiri-hondakinak tratatzeko, eta, gainera, nahitaez ezarri beharrekoa" dela "hondakinen arloko Europako, nazioko eta foru-mailako legediaren arabera". Zehaztu du gainera "martxan jartzen berandutzeak" berekin dakarrela "hondakinen tratamenduari buruzko legezko betebeharrak betetzeko atzerapena". Horregatik, aurtengo otsailean, epaiak ezagutu ondoren, "Mankomunitateak proiektu osoarekin jarraitzea erabaki zuen, epai horietan Garraioaren Hiriko plan sektorialari buruz adierazitako prozedura-akatsak behar bezala konpondu ondoren" gaineratu du erakunde publikoak.

Ildo horretan, Nafarroako Kontseiluak adierazi du "kontsultarako aurkeztu zaizkion kontratuen lizitazioa eta esleipena helburu horren ondorio" direla.
 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!