Aitor Agirrezabal: "Lanean jarraituko dugu denontzako espazio seguroa izan dadin Hatortxu Rock"

Haritz Pascual Garjon 2022ko abu. 1a, 10:03

Salatutako zortzi eraso sexista eta homofoboek ilundu dute 2022ko Hatortxu Rock elkartasun jaialdi ez ohikoaren balantzea, "Tamalez aitortu behar dugu ez dugula lortu Hatortxu guztondako espazio seguru izatea" adierazi du Euskalerria Irratian Aitor Agirrezabal antolakuntzako kideak, jaialdian egindako auzolan erraldoia balorean jartzearekin batera. Abenduko jaialdiaren antolakuntzari ekin diote dagoeneko.

Itzali dira bafleak eta orain balantzerako ordua da. Atarrabiako gunean oraindik ere desmuntai lanak egiten ari diren bitartean, Aitor Agirrezabal, Hatortxu Rock jaialdiko antolakuntzako kideak aurtengo udako edizio bereziaren gaineko balorazioa egin du. "Jaialdia arrakastatsua izan da, jendetza etorri da eta udan antolatzearen inguruan genituen zalantza eta kezkak uxatu ditu" azaldu du Agirrezabalek, "Eguraldiak lagundu du eta giroa ia ia bikaina izan da". Jaialdian zehar 8 eraso matxista eta homofobo salatu dira eta horrek ilundu du balantzea, "Gizartean dagoen arazoa da eta Hatortxu tamalez ez da horretatik libratzen" aitortu du antolakuntzako kideak, "Lanean jarraituko dugu denok gozatzeko eremua izatea Hatortxu Rock". Jaialdia ordubete lehenago amaitu zen salaketak ezagutu zirenean.

Egunotan 1.500 bolondres izan dira lanean Hatortxu jaialdia aurrera atertazeko. "Izerdia botata lortu ditugu txanda guztiak betetzea" azaldu du Aitor Agirrezabalek, "Izugarria da 1.500 pertsona auzolanean biltzea, eta oraindik ere egin daitekeela erakutsi dugu". Festa eta auzolana uztartzea geroz eta zailagoa da gure inguruan, "Ez da Hatortxuren kasua bakarrik, ikusi dugu geroz eta toki gehiagotan arazoak daudela lan boluntarioak biltzeko...arazo orokorra da, baina gure kasuan 1.500 lagun bilduta txalotzeko eta eskertzeko modukoa da".

Abenduaren 17an hurrengo Hatortxu Rock

Udako edizio berezia amaituta eta desmontai lanak oraindik ere martxan direlarik, antolakuntzako kideak hasi dira abenduko ohiko jaialdia antolatzen. "Hasi gara taldeak deitzen eta elkartasun jaialdia antolatzen" azaldu du Agirrezabalek, "Gertuago ikusten da amaiera, preso politiko asko Euskal Herrian daude eta geroz eta gutxiago kartzela barruan, baina oraindik 180 daude espetxean eta bat bera ere preso dagoen bitartean, Hatortxu Rock-ek aurrera jarraituko du".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!