Itoizko ur gehiago hartuko du Iruñerriak lehortea dela eta

Iosu Ganuza Garcia 2022ko uztailaren 28a

Itoizko urtegia

Lehortearen eraginez Mankomunitiateak ez du Artetako iturburua ustiatuko datozen asteetan. 

Ohi baino hilabete bat lehenago hasi da Iruñerriko Mankomunitatea Itoizko urtegiko uraren jarioa bikoizten eskualdearen hornidurarako. Aurreko astean izan zen Euskalerria Irratian Bakarne Atxukarro, Manokumitateko Komunikazio arduraduna, eta bertan azaldu zuen "Artetako iturburuko emaria oso baxua" zela sasoi honetarako, baina "Eugi eta Itoizko urtegietan egoera beste urteen parekoa" zela. 

Bada dagoeneko atzo hartu zuen erabakia Mankomunitateak Artetatik ur gehiago ez hartzeko uda honetan. Hala ere, orain astebete bezala eta maiatzatik hasita "alerta aurreko egoeran gaude", aipatu zuen Atxukarrok FM 98.3an. 

Zehazki, Ollarango iturburutik etorritako sartzen den urak 574 litro segundoko ematen zituen atzo, iaz data beretsuan 654 litro. Duela urtebete, data berberetan zirkulatzen zuten, eta horrek erakusten du prezipitazio falta zer den. Itoizko ura garbitzen duen Tebaseko araztegitik aldiz, segundoko 623 litro igarotzen dira  une honetan, 2021eko uztailaren amaieran hartzen zenaren ia bikoitza (353 litro segundoko), Mankomunitateak hala erabaki duelako. Urtegia %57,55ean dagoegun, %59,23ean aldiz 2021ean.

Era berean, Eugiko urtegiak ez du arazorik eta segundoko 621,67 litro ekoizten ditu, urte honetarako ezarritako parametroen barruan. Hala ere, kuota metro bat inguru jaitsi da eta 621,67 metrokoa da duela urtebete, berriz, 622,65 metrokoa.

Helburua da 2023rako Eugi eta Tiebaseko iturriekin ornitu ahal izatea udako hilabeteetan, Artetan gertatzen denaren zain ez egoteko. Iturburu hori ezinbestekoa da Ollaran, Goñi eta Etxauriko herrientzat, bestelako hornidurarik ez baitute, eta hori ez dago arriskuan nahiz eta emaria asko jaitsi.

Iruñerriko Mankomunitateak aurreikusitako larrialdi-planak  zenbait egoera aurreikusten ditu: egoera egonkorra, aurrealerta, alerta, lehorte esanguratsua, lehorte larri eta muturreko lehortea. Artetako emari baxua dela eta maiatzetik aurrealerta egoeran dago Iruñerria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!