Cordovillako azpiestazio elektrikoan izandako akats batek argirik gabe utzi ditu 100.000 iruindar

Euskalerria Irratia 2022ko uztailaren 18a

Zazpi minututan berreskuratu dute zerbitzua bezero gehienek.

Ibedrolaren Cordovillako azpiestazio elektrikoak 'tiro elektrikoa' izeneko akatsa izan du gaur goizean, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, eta 100.000 bezero inguru kaltetu ditu, batez ere Iruñekoak.

10:26an gertatu da etena, eta itzalaldia eragin du Nafarroako hiriburuko hainbat lekutan. Zazpi minututan bezeroen %80k berreskuratu dute argindarra. Gainerako bezeroak, 20.000 bezero inguru, 72 minutuz egon dira zerbitzurik gabe, eta ordubete pasatxoan berreskuratu dute zerbitzua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!