Beroaren aurrean "zuhurtzia" eskatu die herritarrei Gobernuak

Euskalerria Irratia 2022ko uzt. 12a, 12:40
Javier Remirez presidenteordea eta Santos Indurain Osasun kontseilaria gaurko agerraldian.

Alerta horia eta laranja ezarririk daude Nafarroan eta egoera aztertzeko agerraldia egin dute Javier Remirez presidenteordeak eta Santos Indurain Osasun kontseilariak. 

Bero bolada dela eta protokolo berria aktibatu ditu Gobernuak, izan ere Nafarroa erdialdea alerta horian da eta hegoaldea alerta laranjan. 40 graduen langa gainditzea espero da bertan. Tartean nekazal makinak erabiltzeadebekatua dute aragoi eta ebro ibaien erriberan, eta erdialdean arratsaldetik aurrera helduko da suteak ekiditeko helburua duen debekua. Dagoeneko Jendarte Babeserako suteen aurkako plana aktibaturik dago gainera.

Javier Remirez presidenteordeak eta Santos Indurain Osasun kontseilariak Larrialdiei aurre egiteko zentroa bisitatu dute eta ondoren agerraldia egin dute hedabideen aurrean. 

Herritarrei suteen prebentzioan oinarrituriko mezua helarazi die Javier Remirez presidenteordeak, eskatuta suteak eragin ditzaketen jarduerak murriztu zein baztertzeko.

Sute arriskuaz gain eta ekaina erdialdean jasandako sarraski naturala gogoan, presidente ordeak, Santos Indurain Osasun kontseilariarekin batera, ohartarazi du beroak ere osasun  arazoak eragin ditzakeela. Tarteaz zehaztu dute atzoko zezenketan beroak eragindako gaitzengatik 100 pertsona artatu behar izan zituztela. Egoeraren aurrean nork bere burua zaintzeko eta freskatzeko eta hidratatzeko deia luzatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!