Sanfermintza saioa eskainiko du egunero Euskalerria Irratiak Zaldi Zuriaren tabernako terrazatik. Gaur Lohizune Amatria eta Juan Kruz Lakasta lankideek aukera izanen dute Iratxe Alvarezekin eraso sexisten protokoloaz hitz egiteko saioaren hasieran, eta jarraian Edurne Egino, Tipex taldeko Marta Rojo, Ekimen Antitaurinoko Iban Agerri, Xabier Martinez de Lezea eta Aitziber Monreal Zaldikon dauden Arturo Campion euskaltegiko kideak, Roldan Jimeno historialaria eta Izugarri fanfarreko zenbait musikari izanen ditugu solaskide. Honetaz gain Haritz Paskual lankidea badabil Prozesioan eta honen kontakizuna eginen digu zuzenean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.