Greba mugagabea abiatuko dute taxietako telefonistek uztailaren 1etik aurrera

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 24a, 08:06

Pasa den neguan adostutako soldata akordioa apurtu du Teletaxi enpresako zuzendaritzak eta ez du langileekin negoziatzeko asmorik. Sanferminetan, taxien kudeaketa lana egiten duen zerbitzua geldituta izan daiteke.

“Otsailean sinatu genuen enpresa eta langileok akordioa” azaldu du ELA sindikatuko Josu Caballerok, “Baina apirila heldu eta adostutakoa ez zuela beteko esan zigun enpresak, KPIa altuegia zelako”. 2021erako eta 2022rako KPIaren igoera eta 2023rako KPIa gehi 0,5 puntuko igoera adostu zuten. “Enpresa askok antzeko akordioa sinatu zuten eta betetzen ari dira, ez da mundua erori” salatu du Caballerok, “Akordio apurtze honek suposatzen du langileen patriketan geroz eta diru gutxiago egotea, prezioen gorakadarekin erosmen ahalmena geroz eta txikiagoa dugu”.

Gauzak honela, langileek grebarako deia egin dute. Datorren uztailaren 1ean hasiko dira protestan. “Enpresak ez du mugimendurik egin gure kexak plazaratzen hasi ginenetik” azaldu du ELA sindikatuko Josu Caballerok. “Ezin dugu ahaztu, gu garela taxien zerbitzua ordenatzen dugunok, gu garela deiak jaso eta taxi bat hara eta beste bat honat bidaltzen dugunok, gu gabe ez dela taxirik mugitzen Iruñean” ohartarazi du telefonisten bozeramaleak.

Atzo elkarretaratzea egin zuten Iruñerriko Mankomunitatearen aurrean, “Taxirik gabeko Sanferminak” pankartarekin.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!